
Lurra defendatzen duten emakumeak
Lurra, memoria eta etorkizuna lantzen duten emakume palestinarrak
Gaur egun, Israelek Gazako Zerrendan egiten ari den erasoaldiaren inpakturik suntsitzaileena hildakoak diren arren, urte eta erdiko indarkeria bortitzaren ondoren, ingurumen-krisi handi bat ere piztu da, herritarren osasunean zuzeneko ondorioak dituena . Zisjordanian, hainbat eskubide mugatuta daude okupazioaren ondorioz (hala nola edateko ura, energia eta elikadura eskuratzeko eskubidea), eta ingurumen-arazo larriak sortu dira, soroen kutsadura eta suntsipena tartean.
Zenbait erakundek inpaktu horiek «ekozidioa» direla diote; hots, ingurumena nahita kaltetzeko estrategia, krisi humanitarioa larriagotzearren eta, epe luzera, etorkizuneko bizitza eta herritarren osasuna mehatxatzearren.
Testuinguru horretan, emakumeak eta neskatilak bereziki kalteberak dira, eta, oinarrizko baliabideen gabezia dela eta, are larriagoa da jasaten duten diskriminazio-egoera.
Hala ere, askotan emakume horiek gizarte-aldaketaren buru dira, eta, beren lanari, konpromisoari eta ideiei esker, ingurumena babesten eta berdintasuna sustatzen duten irtenbide jasangarriak bultzatzen dituzte. Nolanahi ere, diskriminazio bikoitza jasaten dute, emakumeak izateagatik eta errefuxiatuak izateagatik. Beren lana betetzen dutenean ere arriskuan jartzen dute bizitza, eta generoan oinarritutako diskriminazioa jasaten dute.
Zailtasunak zailtasun, ahalegin guztiak egiten dituzte errealitate hori aldatzeko. Ildo horretan, emakumeen egoera hobetzeko eta, horrez gain, klimaren krisiari eta ingurumenaren degradazioari aurre egiteko ekimenak garatzen dituzte.
Ez dute amore ematen. Lurra eta, harekin batera, beren herriaren memoria eta etorkizuna lantzen jarraitzen dute.
Lurra defendatzen dute.
LURRA DEFENDATZEN DUTEN EMAKUMEAK ALDAKETARAKO MOTORRA DIRA
Garairik zailenetan ere, emakume hauek lanean jarraitzen dute beren komunitateei laguntzeko, funtsezko zerbitzuak eskaintzeko eta beren eskubideak defendatzeko.
Edateko uraren gabezia, gerrarako arma.
Israa Abushaban – Gazako Zerrenda
Aldaketa sortzeko landu, aztarna uzteko hezi.
Bayan Zisjordaniako emakume gazte aktibista bat da. Okupazioaren eta baliabide hidrikoen gabeziaren testuinguruan, baserri ekologiko bat eraiki du, bere komunitatearen lurra, elikadura eta etorkizuna zaintzeko.
Nekazaritza-eremuak, helburu militarrak.
Inas Al Ghoul – Gazako Zerrenda
Emakume palestinarrak: amak, ahizpak, arrebak, hezitzaileak eta lurraren langileak.
PALESTINAKO ERREFUXIATUEN EGOERARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?
Palestinako errefuxiatuen egoera sakonago ezagutzeko, sartu UNRWA Euskadi eta UNRWA Españaren web orrietan: